top of page

Jabi Gonzalez Toston: Eskualbaloiaren atzean dagoen mutila

Kaixo, Jabi Gonzalez Toston nauzue, 20 urteko zumaiarra eta kazetaritza graduko 3. mailako ikaslea EHUn.

​

Urtetan eskubaloian jokatu ostean (nire herriko Pulpo K.E. taldean), iaz utzi nion lehiatzeari. Halere, bere garaian jokatzera bultzatu zidan kirol honekiko pasioa mantentzen dudanez, blog hau irekitzea erabaki dut. 

 

Blog honen bitartez, beraz, eskubaloiaren inguruan dudan ezagutza orain arte nire kazetaritzako ikasketetan ikasi dudanarekin konbinatzen ahaleginduko naiz. Horretarako, euskal eskubaloiaren gaurkotasunari lotutako hainbat eduki publikatuko ditut. 

 

Gauzak horrela, blog honek helburu bikoitza izango du: batetik, kazetaritza praktikatzea, etorkizunean kazetari izateko nire asmoa betetzeko lehen urrats moduan; eta bestetik, euskal eskubaloian interesatua dagoen pertsona orori gai horixe landuko duen bitarteko bat eskaintzea.

​

Atsegin izango duzuelakoan, gozatu ezazue euskal eskubaloiaz!!

  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • YouTube Social  Icon
  • Instagram Social Icon

Irakurritakoa gustatu? Partekatu ezazu eta jarraiguzu gure sozialetan ere!

bottom of page