top of page

Zarautzeko neska jubenilak finalerdietatik kanpo geratu dira


Aiala Zarautz eta Pozueloren arteko partidako argazkia

Argazkia: Andres Garcia-Caro; Iturria: Zarauzko Hitza


Zarautzeko neska jubenilen taldea Espainiako txapelketari agur esandio. Ezin izan du dominak eskuratzeko lehian sartu. BM Pozuelo de CVA taldearen aurka jokatu zuten atzo, eta 21-24 galduta, finalerdietara igarotzeko aukerak agortu zituzten.


Jubenil mailako nesken Espainiako txapelketaren azken fasea ari dira jokatzen Zarautzen asteazkenetik. Atzo jokatu zituzten bi multzoetako azken partidak txapelketara sailkatu diren Espainiako 8 talde onenek. Tartean bi euskal talde: Zarautz antolatzailea eta Burlatako Malkaitz taldea. Zarautz kalean da dagoeneko laugarren gelditu baita B multzoan puntu bakarrarekin. Nafarrak, aldiz, finalerdietara igaro dira zorionez. Madrilgo San Sebastian de los Reyesen aurka arituko dira gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera finalerako txartelaren bila.


Partida estuak izan dira Zarautzeko neskek jokaturiko guztiak. Lehen jardunaldian Elcheren aurka berdindu zuten (27-27), bigarrenean, gol bakarraren aldearekin nagusitu zitzaizkien San Sebastian de los Reyesko neskak (24-25) eta atzo, 3 golen aldearekin galdu zuten sarreran aurreratu dizuegun moduan.


Malkaitzek ere partida estuak izan ditu, baina ez Zarautzek aina. Asteazkenan 3 golen aldearekin nagusitu zitzaion Almeriako BM Roquetasi (27-24). Ostegunean berriz, 6 golen errenta atera zion Handbol Sant Quirze kataluniarrei (36-30). Azkenik, atzo jokatutako partidan 31-27 galdu zuten A multzoko lehen sailkatuaren aurka, Saguntoko (Valentzia) BM Morvedre.


Beste finalerdia aipaturiko BM Morvedre eta BM Pozuelo de CVA-k jokatuko dute arratsaldeko bostetan. Eskualbaloiaren aldetik Malkaitzi zorterik onena opa diogu eta biharko finalerdietan ikustea gustatuko litzaiguke. Zorte on neskak!


Jarraian, bi euskal taldeek jokatutako azken partiden bideoak dituzue ikusgai:

Aiala Zarautz-BM Pozuelo de CVA (ikus 32:30 minututik aurrera)

BM Morvedre-Malkaitz (ikus 21:00 minutituk aurrera)


bottom of page