top of page

Emozioa, epika ala lasaitasuna duzu nahiago? Guztietarako aukera denboraldiko azken txanpan

  • Jabi Gonzalez Toston
  • 28 abr 2017
  • 2 Min. de lectura

Bera-Berak geratzen zaizkion hil ala biziko lau partidetatik lehena jokatuko du datorren asteko igandean (Maiatza 7), Bidebietan, Galiziako Godoy Maceira BM Porriñoren aurka. Zailagoa izango du Anaitasunak, ezinezko ez esateagatik, EHF Cup-eko finalerdietara igarotzea. Alemanian jokatuko dute Magdeburgoren aurka final laurdenetako itzulia etxean 27-34 galdu ostean. Zarautzek, aldiz, presiorik gabe jokatuko du etxetik kanpo. Hauek ere Galiziako talde bat izango dute aurkari. Pontevedrako Cisne Colegio los Sauces.


Maialen Mujika jaurtiketa bat egiten lesionatu aurretik

Argazkia: Raul Romero; Mundo Deportivo


Pasa den asteburuan Mecalia Atletico Guardesen aurka 24-21 galdu ostean, lidertzan jarraitzen du Bera-Berak. Guardesen puntu kopuru berarekin, hori bai. Kolpe handia izan zen Guardesek azken partidan eman zuena. Sailkapenean duen bigarren postua kasualitatea ez dela erakusteaz gain, horrekin bakarrik konformatu ez eta ligaren bila doazela argi utzi zuten. Bera-Bera espainiar selekzioan jokatzen duten lau jokalariak lesionatuak zituela heldu zen Pontevedrara, baina etxekoek ez zuten gupidarik izan. Euskaldunen egoera aprobetxatu eta hiru golen aldearekin gailendu ziren. Gainera, lau internazionalen lesioak gutxi ez eta beste jokalari bat galdu zuen Bera-Berak. Maialen Mujika zarauztarra ere lesionatu zen, herizaindegia goraino dago Donostian.


Guztiak ez dira berri txarrak, ordea. Geratzen diren lau partidak irabaziz gero gipuzkoarrak izango dira ligako txapeldun. Azken partidan Guardes nagusitu bazen ere, Bera-Berak irabazia du elkarren arteko golen aldea, lehen itzulian etxean jokatutako partidan zazpi gol aurretik nagusitu baitzen.


Kanporaketari bira eman eta historia egiten jarraitzeko intentzioarekin bidaiatuko du Iruñeko Anaitasunak Alemaniara. Aurreko asteko emaitza ikusirik sorpresa handia litzateke kanporaketari bira ematea lortuko balute, baina ikusi izan dira horrelakoak. Bidasoak ere, esaterako, Benidormek alde zuen 7 goleko errentari bira ematea lortu zuen Errege kopako kanporaketan orain ez asko. Partida hura Artalekun jokatu zuten, hori bai.


Bigarren mailako Zarautzek lasaiturik jokatuko du Galizian. Etxeko lanak eginda heldu dira denboraldiko azken bi jardunaldietara. Aurreko astean ustekabea eman zuten etxean Zamora (sailkapeneko laugarrena) garaituta. Bost partida jarraian irabazita, matematikoki mailari eustea lortu zuten.


Comentarios


  • Facebook Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • YouTube Social  Icon
  • Instagram Social Icon

Irakurritakoa gustatu? Partekatu ezazu eta jarraiguzu gure sozialetan ere!

bottom of page